|
||||||||||||||||
VICENTE MUNILLA
Vicente Munilla,
lagunartean Toti Munilla bezela ezagutua. Belarenganako zuen grinak belaren
munduko pertsonaia ezaguna bihutu zuen. Txikitatik, 15 urterekin optimist
batean ontziratu zenetik, bere bizitza itsasoari lotuta gelditu zen erabat.
Hil aurretik ere, Southampton-era bidaia bat antolatzen ari zen, bere 4
semeetako bat han jasotzeko eta Donostiara berarekin itzultzeko.
Bere barne indarra, izaera maitagarria eta bere ilusioak Euskal Herriko bela sustatu zuten, gune nagusia Donostiako Club Nautikoa izanik (Donostiako Nazioarteko Belauntzien Estropadaren ko-antolatzailea).
1967
eta 1970. urteetan Europako Txapelunordea izan zen 470 modalitatean. 70
trofeo irabazi zituen hainbat modalitate eta estropadetan, eta Plymouth
– Donosita estropadan txapelunorde ere izan zen.
Toti, gizon alaia, leiala, dibertigarria, lagunen laguna, familiarekin maitemindua
eta haiekin ere kirol hau praktikatzen zuena.
Denengatik maitaturiko gizona zen, bela maite zutenengatik ezezik, berarekin
bizitzako momenturenbat pasa zuten haiek ere, Toto Munilla bizitza alaiagoa
egiten duten horietako bat zela ikusi zuten.
HISTORIA DE LA REGATA
Plymouth – Donosita estropada ospetsua desagertu ondoren, gure hiriaren
kirol ekintzen egutegian hutsune bat gelditu zen. Donostiak itsasoarekin
duen lotura, marinel handien sorleku izanik, eta euskal nabigatzaile ospetsuen
irteera gunea izanik, belauntzien estropadarik gabe gelditu zen. Hutsune
hau betetzeko nahiarekin, estropada bat sortzea jarri genuen helburu, Kantauri
itsasoko belauntziak gure hiriaren aurrean elkartu nahirik.
DONOSTIAKO ESTROPADA – VICENTE MUNILLA MEMORIALA
Gipuzkoako
bela munduaren homenaldi bat, pertsonaia enblematiko bati: Vicente Munilla
Jauna.
Estropadaren lehenengo urtetik, Euskal eta Espainiar bela federazioek estropada
ofiziala izendatu zuten. Eta Donostian Espainiako iparraldeko eta Frantziako
hegomendebaldeko untzi azkarrenak biltzea lortu zen.